Helburuak

  1. Elkarteak euskal gizartea eta garapen zientifikoarentzat interesgarri diren gizarte zientzietako ikerketa lanen sustapena du helburu.
  2. Horretarako, ikerlari, ikerketa talde eta nazioarteko erakunde zientifikoekin lankidetza eta elkartrukea sustatzea dira lehentasunak, garapen jarduerak eta aplikazio zientifikoak aurrera eramateko.
  3. Nazioarteko ikertzaile aipagarriek Euskadiko taldeen ikerketa jardueretan parte hartzea bultzatuko da eta, modu berean, Euskadiko ikertzaileek nazioartean nabarmenak diren ikerketa taldeetan barneratzea izango du helburu, horretarako egokienak diren ekintzak bultzatuz.
  4. Zentzu horretan, elkarteak bere jarduera eremuen barnean, modu honetako ekintzak sustatuko ditu:
    a) Ikerketa zientifikorako proiektuak
    b) Gizarte Zientzien ikuspuntu desberdinetatik landutako errealitate sozialaren analisiak
    c) Enpresek, Administrazio Publikoak edo beste edozein erakundek eskatutako txosten, peritutza edo hala moduko zerbitzuak burutzea.
    d) Formakuntza jarduerak, bereziki graduondoko ikasketetan, ikastaro bereziak eta bilkura zientifiko internazionalak bezalakoak.
    e) Elkarteak dituen helburuak lortzeko onuragarriak izan daitezkeen beste edozein ekintza.
  5. Ekintza hauek gauzatzeko, batez ere Euskal Herriko Unibertsitatearekin / Universidad del País Vasco, zein Gizarte Zientzietan lan egiten duen beste edozein erakunde nazional edo internazionalekin (horien artean Centro Superior de Investigaciones Científicas eta beste zenbait) lankidetza sustatuko da.
  6. Ikertzaile gazteen formakuntza.
  7. Elkartearen jarduera garatzeko eta interesekoak diren gaietan puntako ezagutza zabaltzeko gai diren ikertzaile kualifikatuen harrera.
Zubiria Etxea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea Avda. Lehendakari Agirre, 83 48015 Bilbao