Aurkezpena

“Ezagutzaren Gizartea, Berrikuntza eta Garapena” elkartea, Gizarte Zientzietan ikerketak sustatzeko eraiki den onura ekonomikorik gabeko erakundea da, hau da, ikerketa zientifikoa eta ezagutzaren promozioaz arduratzen den gune bat.

Lantzen dituen gai tematikoak ondoko hauek dira:
  1. Ezagutzaren gizarteetako aldaketa prozesuak.
  2. Globalizazioaren eraginak; ikerketa eta berrikuntza ekonomi txikietan.
  3. Sostengarritasuna
  4. Gizarte errepresentazioen analisia, zientzia eta teknologia oinarri modura dituzten jarrera, balore eta sinesmenak kontuan hartuta eraiki diren diskurtsoak.
  5. Produkzioa, ezagutzaren transferentzia eta berrikuntzaren arteko erlazioa ikasketa gune sozialetan.
  6. Irakaskuntza, ezagutza, ikerketa eta politika zientifikoaren arteko loturak.
Zubiria Etxea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea Avda. Lehendakari Agirre, 83 48015 Bilbao