Jarduerak
ASCIDE elkarteak, bere baitan biltzen dituen ikerketa taldeen ekintzetaz gain, beste hainbat jarduera ere bultzatzen ditu. Hauen artean aipagarrienak ondokoak dira:
Berrikuntza eta Ezagutzaren Kudeaketa Masterra
Master Profesional hau, ezagutza eta berrikuntzaren inguruan arduratutako bi erakunderen bat egitetik jaio da: alde batetik,
EHU/UPV-ko Soziologia 2 Saila eta EAEko Garapen Agentzia (SPRI). Bi erakunde hauen aburuz, berrikuntza eta ezagutzaren kudeaketak ikuspuntu irekia, malgutasuna, ikasketa eta taldean lan egiteko gaitasuna beharrrezkoak dira.
Bilbao-ko Alde Zaharrean dauden,
EHU/UPV-ko Esperientzia Geletan irakatsia Alfonso Uncetaren zuzendaritzapean. Master honek hainbat erakunde garrantzitsurekin lankidetzan diardu, horien artean
BBK, CEBEK,
EITB, Euskaltel, Gamesa, Grupo Ateche, Iberdrola,
ITP, Lantegi Batuak, Panda Software eta Tubos Reunidos bezalako enpresa garrantzitsuak ditu laguntzaile.
Gehiago jakin nahi izanez gero, ikusi
www.berrimaster.eu
Ogasuna eta Finantza Publikoen Master eta Espezialista
EHU/UPV ren Ekonomia Publikoaren Institutuaren barne eta Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearekin (IVAP) elkarlanean, ikasketak Ekonomia eta Enpresa Zientziak Fakultatean (Sarriko) burutzen dira.
Gehiago jakin nahi izanez gero, ikusi
www.bl.ehu.es/master.htm
Ekonomi Publikoaren Institutua
1981 urtean
EHU/UPV ren barnean sortutako interes publikoa duen Unibertsitate Institutua da. eta (1984 ko Otsailaren 10 ean O.M. k baieztatua) eta Ekonomia eta Enpresa Zientziak Fakultateko Zubiria Etxeko lehen solairuan dauka bere egoitza. Institutu honen helburu nagusiak honakoak dira:
- Euskadiko ekonomiaren inguruko ikerketetan laguntzea.
- Hirugarren zikloko ikasleen hezkuntzan parte hartzea.
- Analisi ekonomikoaren potentziala ezagutaratzea.
- Erakunde publiko nahiz pribatuekin, Ekonomia Publikoaren alorreko arazoen kudeaketa eta zuzenketan laguntzea.
Gehiago jakin nahi izanez gero, ikusi www.bl.ehu.es